Erle harrapakaria

VESPALiztor guztiak dira erle harrapakariak, baina espeziearen eta elikatzeko eraren arabera gradu desberdinak daude. Vespa Velutina erlauntzen aurkako etsai handienatzat jotzen da. Liztor asiarra erleez elikatzen da baina baita euli, tximeleta, ar eta bestelako intsektuez ere. Proteinak (haragia) behar ditu umea hazteko eta baita beraien aktibitatea sustatzeko azukreak ere.

Hasiera batean, liztor erregina izango da erlauntzetara umeentzako elikagai bila joango dena, baina behin denboraldia aurrera doan heinean, gutxi gora behera ekain aldera, liztor langileak joango dira. Liztor bat edo bi badira erlauntza baten aurka doazenak, sorturiko kaltea ez da behin betikoa izango. Aldiz, erlaunatza baten inguruan 10-15 liztor kontatzera iristen bagara, erlauntza hori denbora tarte batean suntsitua izango dela aurreikus daiteke. Liztor asiarra egun osoa aktibo egoten da, 30-40 metroko distantziara erlauntzaren inguruan hegan egiten, sarreratik gertu. Erleak polenez eta nektarrez kargaturik gerturatzen direnean, era azkar batean erasotzen diete, lurrera eraman eta berta hil egiten dituzte, burua eta gorputza bananduz. Toraxarekin pasta moduko bat egiten dute eta hau izango da umeentza elikagaia.

Erlauntzaren inguruan liztorrak egoteak erleei sorrarazten dien estresak, hauek erlauntzetara ez sartzea ahalbidetzen du, honela, erlauntzen hustea areagotuz. Momentu batetik aurrera, liztorrak erlauntzetan barneratzen dira, erleak hiltzen dituzte eta larbak eta eztia jan. Gainerako erleek erlauntza utziko dute, desagerraraziz.

Ajustes Privacidad

Necesarios

Estas cookies sirven para que la web goidrone.com guarde las preferencias sobre cookies del usuario.

gdpr[allowed_cookies], gdpr[consent_types]

Seguimiento de Visitas

Estas Cookies sirven para estudiar el comportamiento de los usuarios dentro de la página web. A su vez, el tercer cookie mencionado sirve para guardar los ajustes del idioma del usuario.

_ga,_gid,qtrans_front_language,