Arazoaren azalpena

Mapa-EuropaEspezie inbasore honek, erle hiltzaile bezala ere ezaguna, arazo larriak sorrarazi ditzeke. Bai eztigileak diren intsektuentzat eta baita orokorrean ekosistemarentzat ere, biodibertsitatea urrituz.

Noiz iritsi zen?
Espezie hau, jatorriz asiar hego ekialdekoa, 2004an Bordeleko portutik sartu zen Europan eta hamarkada bat baino gutxiagoan Frantziar Estatuko lurraldearen erdia bereganatu zuen. Iberiar penintsulan lehen aldiz 2010ean aurkitu zen, hain zuzen ere Gipuzkoan. Hortik kantauri itsasoko kostalde osoa bereganatu du Galiziaraino ere iritsiz eta Portugalera ere sartuz. Kataluinia, Aragoi, Errioxa eta Gaztela eta Leon bezeako beste lurralde batzuetara ere zabalduz.

 

Arazoa
Inbasio honen arazoak oso larriak izatera iritsi daitezke eta eztiaren ekoizpenean baino askoz gauza gehiagotan eragin dezake. Erleak liztor asiatikoaren jakien parte garrantzitsu bat dira baina ez dira jaten dituzten intsektu polinizatzaile bakarrak. Honek bertako espeziengan ondorio lazgarriak sorrarazi ditzake. Arazoa ez da ehizatzen dituzten erle kopurua, baizik eta erleak ez badute polena biltzen ez dituzte kumeak egiten eta honek erle kopurua jeistea dakar eta erlauntza desagerraraztea ekar lezake. Kontuan izaten badugu, erleek landareen % 80a polinizatzen dutela, espezie inbasore berri honek sorrarazi ditzakeen arazoak, garaiz ez bada konpontzen, izugarriak izan daitezke. Ez bakarrik erlezaintza sektorerako, baita biodibertsitatearentzat eta elikadura industriarentzat ere.