Liztor hiltzailearen zikloa

nido-vespa-velutina2Espezie honen zikloak honelakoak dira: Aurreko udazkenean ernaldutako erreginak, martxoan aktibatzen dira, erregin fundatzaile izenekoak, beraien neguko lekuak utzi (zuhaitzetako zuloa edo lurreko zirrikituak) eta lehen habi txikiak sortzen hasten dira eta lehen emeak hazten dira. Lehen bizitza besterik ez da, aurrerago utziko dutena, kolonia handitu ahala liztor langileek hurrengo habia egingo dute, gehienetan zuhaitzetan.

Bigarren habi nagusi honetan, erregina bere arraultzak jartzen hasten da eta hasiera batean 1.500 ume egitera iritsi daiteke. Lehen fase honetan, erlauntzen aurkako erasoak biderkatu egiten dira, umeeek elikagai asko behar baitute, batez ere proteinak, eta erleak ehizatzen dituzte beraien umeak elikatzeko. Habiak borobil itxurakoak dira eta tamaina handikoak ( metro bete altu eta 0,80 metroko diametroa izan dezakete), albotik sarrera bakarra dute, 15mm-koa goikaldetik babestua. Habi handi bat 17.000 gelaxka izatera iritsi daiteke eta bere kanpo geruzak bostpasei zelulosa kapa izan ditzake, 17.000 liztor jaio daitezke habi bakoitzeko urtero.

Habi berriak irailean eta urrian izango du bere puntu gorena, momentu honetan, erregina berriak jaioko dira eta hauek ziklo berria osatuko dute hurrengo udaberrian. Arrak uda bukaeran eta udazkenean agertzen dira eta emeengandik erakarriak izango dira fertilizatuak izateko.

Ajustes Privacidad

Necesarios

Estas cookies sirven para que la web goidrone.com guarde las preferencias sobre cookies del usuario.

gdpr[allowed_cookies], gdpr[consent_types]

Seguimiento de Visitas

Estas Cookies sirven para estudiar el comportamiento de los usuarios dentro de la página web. A su vez, el tercer cookie mencionado sirve para guardar los ajustes del idioma del usuario.

_ga,_gid,qtrans_front_language,