GOIDRONE ekipamendua

Zortzi helizeko drone bati, zeinaren aireratzeko masa maximoa 10,2Kg den, 4 litroko PET gordailua duen fumigatzeko osagarri bat gehitzen zaio. Gordailu honek, gaur egun erabiltzen den ekintza protokola diseinatu zuen Eusko Jaurlaritzaren batzordeak onartutako biozida gordetzen du.

argazki6

Dronearen behekaldean pilotoaren emisoratik, kontrol baten bidez, akitibatzen den bonba txiki bat aurkitzen da. Bonba honek, 3 metroko pertika batetik likidoa barreiatzen du, habiaren gainekaldetik nahi den biozida kantitatea barneratuz.